fernando pessoak sinatuak: portugesezko poemak
Transcrição
fernando pessoak sinatuak: portugesezko poemak
FERNANDO PESSOAK SINATUAK: PORTUGESEZKO POEMAK Fernando Pessoak bere izenez sinatu zituen idazlan batzuk, heteronimoen mozorrorik gabe. Jakina denez, idazlearen izaera konplexuaren ispilu da nortasun-anabasa hori, izengoiti bakoitzak bere ezaugarriak baititu. Pessoaren izenpeak (ortonimoak), ordea, askotarikotasun ugari hori jasotzen du, eta bateratzen hein batean, poemok ez baitzaizkio ildo jakin bati jarraikitzen. Gaur, bi liburutako emaitzak ekarriko dizkizuegu: Mensagem [Mezua] eta Cancioneiro [Kantutegia]. Horietatik, Mezua baizik ez zuen argitaratu bere bizialdian, eta Kantutegia gerora egindako bilduma bat da, nahiz Pessoak izenburu horren pean zenbait poema argitaratzeko asmoa agertu zuen bizi zela. Mezua liburu mistiko bat da, garaiko portuges abertzaleentzako bazka. Hala, Nazio Propagandaren Idazkaritzak antolatutako Antero de Quental Saria irabazi zuen obrak. Olerkietan, portuges aurkikundeak goretsi zituen Pessoak, iragan inperial haren minez, Bosgarren Inperioaren laudorioan, zeren, haren ahotsean, Portuges Inperioa oraindik etortzeko baitzen (eta baita), grekoaren, erromatarraren, kristauaren eta europarraren ostean. On Sebastian erregea hartzen du bide horretan aitalehen, eta, horretarako, sebastianismoaren mistika arrapizten du. On Sebastian Alkazer-Kibir-eko gudaldian galdu zen, Marokon, XVI. mendearen erdialdean. «Galdu» zela diogu, ez baitzen haren gorpua egundo berreskuratu, eta basamortuko hareapean gordeta geratu zen betiko. Ismailien seigarren profetaren etorreraren profezia ekartzen digu oroitera esoterismo horrek. Kantutegian, aldiz, denetariko gaiak aletzen ditu poetak, askotan ikuspegi existentzialista batetik: izatea, loaldia, isiltasuna, maitasuna, askatasuna, biziaren zentzua… Metrika tradizionaleko neurtitzak izan ohi dira (redondilha, quadra eta quintilha), izenburuak salatzen duenez kantagai gisa moldatuak. Guk, ordea, errimaren eskema baizik ez dugu ekarri euskarara. Bereziki ohargarria da poetak maitasunaz duen ikusmoldea: maitasun estatikoa aldarrikatzen du, ia voyeurrarena, «bihotz inorena ez dena»rena. Horrekin batera, biziari buruzko bere ikusmolde indartsua ageri du poemetan, Joseba Sarrionandiak Marinelaren hitzaurrean, Álvaro de Camposen hitzak bereturik, trebeki azaldu zuenez: «Berak [Pessoak] esaten zuenez, bizitza bi izaten ditugu: bata, egiazko bizitza, haurtzaroan amets egin eta harrezkero ere irudimenaren behe-laino mehe artean segitzen duguna, eta bestea, bizitza faltsua, besteekin eta jarduera praktikoan konplitu eta hil kaxan amaitzen dena». MEZUA [MENSAGEM] ULISES1 Mitoa da ezereza eta badena. Zerua zabaltzen duen eguzkia, Mito mutu eta argiduna: Jainkoaren gorpuzkina, Biluzik eta biziduna. Hura, hemen ekarpena egina, Izan zen ez existitzearren. Ez zuen behar existentziaren mozkina. Etorri zen ez etortzearren Eta gu sortu gintuen, gizakiak. Horrela elezaharra irristatzen da errealitatean sarturik Eta hura ernaltzean jazotzen da. Azpian, bizia dago erdibiturik Bestela bezala hilda. 1 Mensagem, «Brãsao» zatia, «Os Castelos» atala. ULISSES O mito é o nada que é tudo. O mesmo sol que abre os céus É um mito brilhante e mudo-O corpo morto de Deus, Vivo e desnudo. Este, que aqui aportou, Foi por não ser existindo. Sem existir nos bastou. Por não ter vindo foi vindo E nos criou. Assim a lenda se escorre A entrar na realidade, E a fecundála decorre. Em baixo, a vida, metade De nada, morre. ON SEBASTIAN, PORTUGALGO ERREGE2 Zoro, bai, zoro, handitasuna nahi izateagatik Zoriak eman gabea. Ez zen nigan kabitu ziurtasun ezarik; Horregatik nago harean Nire izatea zena geratu zen, ez orain dena. Nire zoroaz beste batzuk jabetu daitezela Eta harekin batera zegoenaz. Ez, ostera, gizakia den zorotasun ustelaz. Piztia osasuntsua baino hainbatenaz Gehiago ugaltzen da hilotz heriotza-etena? 2 Mensagem, «Brãsao» zatia, «As Quinas» atala. DON SEBASTIÃO, REI DE PORTUGAL Louco, sim, louco, porque quis grandeza Qual a Sorte a não dá. Não coube em mim minha certeza; Por isso onde o areal está Ficou meu ser que houve, não o que há. Minha loucura, outros que me a tomem Com o que nela ia. Sem a loucura que é o homem Mais que a besta sadia, Cadáver adiado que procria? ZERUERTZA3 Gure aurreko itsasoak, zure beldurrak, bazituen korala eta zuhaiztiak eta hondarra. Deseginik gaua eta itzalak, era berean, Sekretuak eta iragandako denboraleak, Urruna loratzen zen, eta Hegoalde sideralak Itxura ikusgarria zuen iniziazioaren ontzien gainean. Urruneko kostaldeko lerro gotorra, Ontzia hurbildu ahala altxatzen zen malkorra Urrunak deus ez zuen zuhaitzetan; Hurbilago, lurra zabaltzen zen oro soinu eta kolore: Eta, ontzitik jaistean, baziren hegazti eta lore, Urrunetik lerro abstraktua baizik ez zen lekuetan Ametsa da forma ikusezinak ikustea Distantzia zehaztugabetik, eta borondatea Eta, gisa berean, esperantza lagun, Bilatzea zeruertzaren lerro hozkirria Zuhaitza, hondartza, lorea, hegaztia eta iturria, Egiaren musuaren irabaztun. 3 Mensagem, «Mar Portuguez» zatia. HORIZONTE O mar anterior a nós, teus medos Tinham coral e praias e arvoredos. Desvendadas a noite e a cerração, As tormentas passadas e o mistério, Abria em flor o Longe, e o Sul sidério 'Splendia sobre as naus da iniciação. Linha severa da longínqua costa-Quando a nau se aproxima ergue-se a encosta Em árvores onde o Longe nada tinha; Mais perto, abre-se a terra em sons e cores: E, no desembarcar, há aves, flores, Onde era só, de longe a abstracta linha O sonho é ver as formas invisíveis Da distância imprecisa, e, com sensíveis Movimentos da esp'rança e da vontade, Buscar na linha fria do horizonte A árvore, a praia, a flor, a ave, a fonte -Os beijos merecidos da Verdade. VASCO DA GAMAREN JASOKUNDEA4 Tenpestako jainko-jainkosek eta lurreko jiganteek Beren aiherkundezko gerratea eteten dute derrepente Eta txunditzen dira. Zeruetara igotzeko haranean Isiltasuna hedatuz doa, eta, nola behe-lainoak oihalei eragitean, Lehenengo mugi eta gero harriduraz alda. Beldurrek saiheska ipintzen dute, iraun bitartean, sorbaldarik sorbalda, Eta urrunean lorratzak orro egiten du hodei eta ostarteetan. Behean, lurra den lekuan, artzaina izozten da, eta txilibitua Erortzen zaio, eta, xarmaturik, ikusten du mila trumoiren argitan Nola zabaltzen dion zeruak Argonautaren arimari amildegi hondogabetua. 4 Mensagem, «Mar Portuguez» zatia. ASCENSÃO DE VASCO DA GAMA Os Deuses da tormenta e os gigantes da terra Suspendem de repente o ódio da sua guerra E pasmam. Pelo vale onde se ascende aos céus Surge um silêncio, e vai, da névoa ondeando os véus, Primeiro um movimento e depois um assombro. Ladeiamo, ao durar, os medos, ombro a ombro, E ao longe o rastro ruge em nuvens e clarões. Em baixo, onde a terra é, o pastor gela, e a flauta Cailhe, e em êxtase vê, à luz de mil trovôes, O céu abrir o abismo à alma do Argonauta. AZKEN ITSASONTZIA5 On Sebastian erregea eramanik Eta, izen baten pare, estandartean gora altxaturik Inperioa, Azken itsasontzia eguzki zorigaiztokora abiatu zen Bakarrik, eta antsika eta goganbeharrezko negarrez gailen. Misterioa. Ez zen gehiago itzuli. Zer uharte ezezagun jo zuen? Itzuliko ote da zoria lagun? Zer gertatu zitzaizun? Jainkoak gorpua eta etorkizuneko forma gordetzen ditu, Baina haren argiak proiektatzen du, amets estu eta ilun. A, herriak zenbat eta arima urriagoa, Nire arima atlantikoa hainbat hanpatuagoa, Asaldatutakoa, Eta nire baitan, denbora-espaziorik gabeko itsaso batean, Zure murko zurbila ikusten dut lanbro artean Etxerakoan. Ez dakit zer tenoretan, baina iritsiko da tenorea. Jainkoa, berandu izanda ere, haren arimari deitu, ordea. Misterioa. Eguzkitan ateratzen zara nire baitatik, behe-lainoaren errematea: Behialako hura bera, eta lehengo estandartea, Inperioa. 5 Mensagem, «Mar Portuguez» zatia. A ÚLTIMA NAU Levando a bordo El-Rei D. Sebastião, E erguendo, como um nome, alto o pendão Do Império, Foi-se a última nau, ao sol aziago Erma, e entre choros de ânsia e de presago Mistério. Não voltou mais. A que ilha indescoberta Aportou? Voltará da sorte incerta Que teve? Deus guarda o corpo e a forma do futuro, Mas Sua luz projecta-o, sonho escuro E breve. Ah, quanto mais ao povo a alma falta, Mais a minha alma atlântica se exalta E entorna, E em mim, num mar que não tem tempo ou 'spaço, Vejo entre a cerração teu vulto baço Que torna. Não sei a hora, mas sei que há a hora, Demorea Deus, chame-lhe a alma embora Mistério. Surges ao sol em mim, e a névoa finda: A mesma, e trazes o pendão ainda Do Império. UHARTE ZORIONEKOAK6 Zer ahots dakar uhinen soinuak Ez dena itsasoaren soinu? Guri mintzo zaigun norbaiten ahotsa, Entzunez gero isiltzen den hotsa, Hura entzutea baita debeku. Eta bakarrik, erdi lo, Entzunez gero entzuten ari garela jakin barik Hark esaten dio «esperantza» Lo dagoen haurraren antza Lotan irribarre egiten duenari. Uharte zorionekoak Lekurik gabeko lurrak dira. Errege han bizi da esperoan. Halere, esnatzerakoan Isiltzen da ahotsa, itsaso soilari begira. 6 Mensagem, «O Encoverto» zatia, «Os Símbolos» atala. AS ILHAS AFORTUNADAS Que voz vem no som das ondas Que não é a voz do mar? É a voz de alguém que nos fala, Mas que, se escutarmos, cala, Por ter havido escutar. E só se, meio dormindo, Sem saber de ouvir ouvimos Que ela nos diz a esperança A que, como uma criança Dormente, a dormir sorrimos. São ilhas afortunadas São terras sem ter lugar, Onde o Rei mora esperando. Mas, se vamos despertando Cala a voz. e há só o mar. KANTUTEGIA [CANCIONEIRO] DOBLEA7 Bihotza hartu nuen orduan Eta ipini nuen neure eskuan Hareari edo hosto bati bezala Begiratu nion nik hala. Hilik dagoenak legez Begiratu nion liluraz eta beldurrez; Arima hunkiturik Ametsez eta bizi apurrez bakarrik. 7 1913 DOBRE Peguei no meu coração E pu-lo na minha mão Olhei-o como quem olha Grãos de areia ou uma folha. Olhei-o pávido e absorto Como quem sabe estar morto; Com a alma só comovida Do sonho e pouco da vida. UTZIDAZU AMESTEN Egizu lo, ni beilan nagoela... Utzidazu amesten, mesedez... Nigan ez da ezein alaitasunik. Ametsetarako nahi zaitut bakarrik, zu maitatzeko, ez. Zure haragi barea Hotza da nire amodioan. Akitua da nire irritsa. Zure izatearen ametsa Ez dut eduki nahi ere besoetan. Egizu lo, lo, lo Egonean egon zure irribarreetan... Amesten zaitudanean hain nago gogo-bahiturik, Ezen ez baita ametsa sorginkeria baizik Eta sentitu gabe nabil ametsetan. DEIXA-ME SONHAR Dorme enquanto eu velo... Deixa-me sonhar... Nada em mim é risonho. Quero-te para sonho, Não para te amar. A tua carne calma É fria em meu querer Os meus desejos são cansaços. Nem quero ter nos braços Meu sonho do teu ser. Dorme, dorme. dorme, Vaga em teu sorrir... Sonho-te tão atento Que o sonho é encantamento E eu sonho sem sentir. AMETSETAN NAGO Ametsetan nago. Ez dakit orain naizena. Neure burua sentituz nago lo. Bareturik Nire pentsamenak ahazten du pentsamena, Nire arimak ez dauka arimarik. Existitzen banaiz, akatsa da, badakit. Banaiz oroitzen, Akatsa da itxura batean. Iruditzen zait ez dakidala nik. Ez dut ezer maitatzen, ez edukitzen, ez gogoratzen. Ez daukat ez izaterik ez legerik. Ilusioen arteko kontzientziaren zulo, Mamuen muga eta barrena. Besteren bihotzez axola gabe dago lo, Bihotz inorena ez dena. SONHO Sonho. Não sei quem sou neste momento. Durmo sentindo-me. Na hora calma Meu pensamento esquece o pensamento, Minha alma não tem alma. Se existo é um erro eu o saber. Se acordo Parece que erro. Sinto que não sei. Nada quero nem tenho nem recordo. Nao tenho ser nem lei. Lapso da consciencia entre ilusões, Fantasmas me limitam e me contem. Dorme insciente de alheios corações, Coração de ninguém. EZ: EZ EZAZU ESAN EZER8 Ez: ez ezazu esan ezer! Aurrez badakit-eta, Nahiz zure ahotik ez ager, Eta entzuna dut jada. Eta entzuna dut, barren, Zuk esanda baino era hobean. Zu zarena ez da biltzen Esanezko eta egunezko lorean. Zu baino are hobea da. Ez esan ezer: izan zaitez Gorputz biluziaren xarma, Ikusezin-ikusgai molde batez. 8 1931-02-05/6 NÃO: NÃO DIGAS NADA! Não: não digas nada! Supor o que dirá A tua boca velada É ouvi-lo já É ouvi-lo melhor Do que o dirias. O que és não vem à flor Das frases e dos dias. És melhor do que tu. Não digas nada: sê! Graça do corpo nu Que invisível se vê. AUTOPSIKOGRAFIA9 Olerkaria itxurazale hutsa duzu. Hain dago itxurakeriari emana Non min-itxurak egiten baititu Zinez mina duen arren, jauna. Eta hark idatziaren irakurleek Irakurritako minean dituzte sentitzen, Besteak izaniko duda-mudak ez, Berek ez dituztenak baizen. Eta horrela, gurpilen ildotik, Biraka dabil, arrazoi-jostagarri, Sokadun tren bat bakarrik, Bihotz deritzoten hori. 9 1931-04-01. Presença, 36. zk. (1932ko azaroa). AUTOPSICOGRAFIA O poeta é um fingidor. Finge tão completamente Que chega a fingir que é dor A dor que deveras sente. E os que lêem o que escreve, Na dor lida sentem bem, Não as duas que ele teve, Mas só a que eles não têm. E assim nas calhas de roda Gira, a entreter a razão, Esse comboio de corda Que se chama coração. HAINBESTEKOA DUT SENTIMENDUA10 Hainbestekoa dut sentimendua Ezen pentsatzen baitut sarritan Sentimentala naizela, Baina ohartzen naiz, aztertzean, Hori guztia dela pentsamendua, Zinez sentitu gabea dela. Bizidun guztiok baditugu Bizi dugun bizia Eta beste bizi pentsamenezkoa, Eta, hala, bizi bakarra dugu Bizi erditik hautsia, Okerrekoa eta zinezkoa. Zinezkoa zein ote den Eta zein okerrekoa guri Ezin inork azalduko; Eta bizi dugu, nabarmen, Ustez eta jendearen bizi hori Bakarrik dela pentsamenezko. 10 1933-09-18. TENHO TANTO SENTIMENTO Tenho tanto sentimento Que é freqüente persuadir-me De que sou sentimental, Mas reconheço, ao medir-me, Que tudo isso é pensamento, Que não senti afinal. Temos, todos que vivemos, Uma vida que é vivida E outra vida que é pensada, E a única vida que temos É essa que é dividida Entre a verdadeira e a errada. Qual porém é a verdadeira E qual errada, ninguém Nos saberá explicar; E vivemos de maneira Que a vida que a gente tem É a que tem que pensar. ASKATASUNA11 Bai atsegina Betebehar ez egina. Liburu bat zain izan, baina Ez irakurtzea hura, alajaina! Irakurtzea alferrik da, Ikastea hutsala. Eguzkia urrezko da literaturarik gabe. Ibaia ondo nahiz txarto badoa, Nahiz ez duen inoren edizioa. Eta haizetxo gozo hori, hain goizekoa, Astia duenez, ez da presaka ibiltzekoa... Liburuak dira tintaz margotutako paperak. Ikasterakoan gauza berberak Dira ezereza eta ororen gabezia. Hainbat hobea da lanbroaren profezia. On Sebastianen zain egonez, Berdin hura etorri ala ez! Handi dira poesia, dantzak eta ontasuna... Haatik, haurrak dira munduko onena, Eta loreak, musika, ilargia eta eguzkia, bekatari Soilik, sortu beharrean, denean idortzen ari. Eta horiek baino hobea Jesukristo gurea, Nahiz finantzez deus ez jakin Eta itxuraz ez izan liburugin... 11 1935-03-16. Seara Nova, 526. zk. (1937-09-11). LIBERDADE Ai que prazer Não cumprir um dever. Ter um livro para ler E não o fazer! Ler é maçada, Estudar é nada. O sol doira sem literatura. O rio corre bem ou mal, Sem edição original. E a brisa, essa, de tão naturalmente matinal Como tem tempo, não tem pressa... Livros são papéis pintados com tinta. Estudar é uma coisa em que está indistinta A distinção entre nada e coisa nenhuma. Quanto melhor é quando há bruma. Esperar por D. Sebastião, Quer venha ou não! Grande é a poesia, a bondade e as danças... Mas o melhor do mundo são as crianças, Flores, música, o luar, e o sol que peca Só quando, em vez de criar, seca. E mais do que isto É Jesus Cristo, Que não sabia nada de finanças, Nem consta que tivesse biblioteca...