2007ko Abenduaren 3ko akta (pdf dokumentua)
Transcrição
2007ko Abenduaren 3ko akta (pdf dokumentua)
1 2007KO ABENDUAREN 3AN IZANDAKO OHIKO BILERAREN AKTA BERTARATUAK ALKATE JAUNA Ángel Marcos Pérez de Arrilucea Pérez de Leceta Jauna. ZINEGOTZIAK Julia López de Juan Abad Beltrán de Salazar Andrea. Anartz Gorrotxategi Elorriaga Jauna. Francisco José Fernández de Mendiola Fernández Jauna. María Angeles Ibisate Lander Andrea. Francisco Javier Acha Morrás Jauna. Nekane Eguia Iglesias Andrea ez zen bertan izan eta aldez aurretik desenkusatu zen. IDAZKARIA: Lucinio Gómez de Segura Marquínez Jauna. Maeztun, bi mila eta zazpiko abenduaren hiruan. Arratsaldeko zortzietan goialdean aipaturiko zinegotziak bildu ziren Maeztuko Udalbatza Aretoan, Angel Marcos Pérez de Arrilucea Pérez de Leceta Alkate Jaunaren Lehendakaritzarekin. Behin bilera hasita, bertaratuek jorratu beharreko gaien azterketari eta eztabaidari ekin zieten eta ondoko erabakiak hartu zituzten: ERABAKIAK 1.- AURREKO BILKURA BIEN AKTAK ONARTZEA.- Bertaratuek azaroaren 5ean eta 14an izandako bilkuren aktak onartu zituzten, baita sinatu ere. Alkate-Presidenteak, bere taldearen izenean, joan den abenduaren 1ean ETAk Capbretonen burututako atentatua gaitzestea proposatu zuen, aktan hala jasota gera dadin. Aldi berean biktimen senitarteei elkartasun osoa adierazi zitzaien. Gainontzeko zinegotziek salaketa onartu zuten, María Ángeles Ibísatek izan ezik; azken honen iritziz, sarri askotan gertatu ohi diren heriotza tragikoak eta bortitzak 2 gaitzetsi beharko lirateke, adibidez langileen ezbeharrak, tratu txarrak jasandako emakumeen heriotzak, eta abar. 2.- ALKATETZA-DEKRETUAK.- Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu eta Lege-Araudiaren 42. artikuluan ezarritakoa betez, eta Toki Araubidearen Oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 Lege Erregulatzailearen 22.2. a) artikuluan aurreikusitako xedeetarako, Alkate Jaunak ondoko Erabakien berri eman zien Udalbatzako kideei: ¾ 88, 89, 90, 91, 92 eta 93/2.007. Alkatetza-dekretuak 3.- ORDENANTZAK BEHIN BETIKO ONARTZEA.- Jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko Diru-laguntzen Ordenantza Arautzailea jendaurrean zabaltzeko epea amaitu denez (2007ko urriaren 24ko ALHAO alea, 125. zenbakia), eta aurkako erreklamaziorik edo oharrik agertu ez denez, bertaratuek aho batez Ordenantza onartu zuten. Azpialdean Ordenantzaren testu osoa dago. Kontuan hartu behar da urriaren 1eko bileran onartutako testuaren aldean zenbait aldaketa xehe sartu izan direla, garrantzi gutxikoak badira ere. JAIOTZAK ETA ERROLDATZEAK SUSTATZEKO SUBENTZIOEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA 1. Artikulua HELBURUA Ordenantza honen helburua ARRAIA-MAEZTUKO Udalerrian jaiotzak sustatzeko diru-laguntzak emateko erregimen juridikoa eta baldintzak arautzea da. 2. Artikulua ONURADUNAK Udalerrian benetan bizi diren eta bertan helbideratu diren gurasoek laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta umea erditu baino 12 hilabete lehenago bietako bat jadanik bertan bizi bazen. 3. Artikulua JAIOTZA Jaiotza bakoitzak dagokion subentzioa jaso ahal izango du. Erditze anitzak izanez gero, erditze bakoitzari dagokion zenbatekoa emango zaio. Ume bat adoptatu eta Ordenantzaren laguntza jaso gura izatekotan, adopzioa egiteko epea umeak bi urte bete artekoa izango da. Umeak bi urte bete ostean adoptatzekotan, gurasoek ez dute laguntzarik jasoko. Artikulua ERROLDATZEA Ordenantza honek biltzen dituen subentzioak jasotzeko nahitaezko baldintza da gurasoetako bat Udalerrian erroldatua izatea eta benetan bertan bizitzea, gutxienez 12 hilabete lehenago. Halaber umea (edo umeak) erditzeko unean erroldatutzat eta bertan bizi den herritartzat azaldu beharko da. 5. Artikulua ZENBATEKOA Diru-laguntzaren zenbatekoa honakoa da: ¾ Jaiotako ume bakoitzeko laguntzak …………….. Euro. 2.000 3 Laguntzak ondoko moduan banatuko dira: ¾ Erditze urtean …………. 1.000 Euro. ¾ Ondoko urtean gainerako 1000 euroak emango dira. 6. Artikulua BETEBEHAR EKONOMIKOAK BETETZEA. Hala gurasoak nola jaioberriak, subentzioa ordaintzeko unean, Udaleko Toki Ogasun kontuan betebehar guztiak beteta eta eguneratuta azalduko dira. 7. Artikulua SUBENTZIOA ORDAINTZEKO PROZEDURA. Eskaerak Arraia-Maeztuko Udalean umea edo umeak jaiotako urtean azaldu beharko dira. Eskaera guraso biek idatzita izan behar da. Guraso bakarreko sendiak izatekotan, jaioberriarekiko familia osatuko duen pertsona bakarrak idatz dezake. Eskaerarekin batera umearen edo umeen jaiotza-ziurtagiria azalduko da. Udaleko admnistrazio-zerbitzuek, espedientea bideratu bitartean, zenbait punturen gaineko ziurtagiriak ofizialki sartuko dituzte: a) Gurasoen erroldatzea eta benetan bizitzearen ziurtagiria, baita Udalean emandako alta-data ere. b) Umearen edo umeen erroldatzea eta benetan bizi direla ziurtatzeko agiria. d) Gurasoak eta jaioberriak ea Udalekiko zerga-betekizunak eta administrazio-betebeharrak behar den moduan beteta dauden ziurtatuko da, edozein arrazoi dela kausa toki ogasunarekiko betekizunak burutu gabe izan ez daitezen. Espedientea bukatutakoan beharrezko txosten guztiak aztertuko dira eta ondoren Udalbatzak bere txostena jakinarazi beharko du. Udalbatzaren osoko bilkurari dagokio, edota Alkateari (administraziodekretu bat dela bitarte) berari, subentzioa onartzea edo galaraztea. Onarpena emateko orduan gurasoak eta umeak Udalarekiko edozein betekizuna egokiro beteta daudela konproba daiteke, erabakia hartu aurretik. Era berean, ordainketa egin aurretik Ordenantza honetan ezarritako baldintzak benetan beteko direla bermatzeko moduko (edo ez) edozein egoera unean-unean aztertu ahal izango da, iruzurrik edo gehiegikeriarik azal ez dadin. 8. Artikulua URRATZEAK. Ordenantzaren baldintzak bete ezean subentzioaren bikoitza adinako isuna ordaindu beharko da. 9. Artikulua ERREGIMEN JURIDIKOA. Honako Ordenantzarako propio erregulatu gabeko gainerako gai guztietan Toki Erakundeei aplika dakiekeen Administrazio-Prozedura Erregimenaren Legedia eta Toki Erregimenaren Legedia aplikatuko dira. Ordenantza hau bi mila eta zortziko urtarrilaren batean indarrean hasiko da, eta ezelako aldaketarik gertatu arte edo bertan behera utzi arte indarrean jarraituko du. 4.- LONJAK ALOKATZEA.- Ondoren Udalak Maeztuko Herreria kaleko 9. zenbakian (behea-erdi sotoa) dituen hiru lonjak alokatzeko esleipenean jarraituko diren 4 Baldintza Ekonomiko Administratiboak eta Agindu Espezifikoak onartu ziren. Prozedura irekiaren bitartez egingo da. Aurreko guztiaren gaineko publizitatea eskainiko da, espedientea aztertzeko interesa duten pertsonek jakin dezaten eta eskaintzak azal ditzaten, nahi izatekotan. 5.ALDUNDIAREN OBRA ETA ZERBITZUETARAKO 2008KO EGITASMOA.- Bertaratuek Arabako Foru Aldundiaren Toki Administrazio eta Lurralde Oreka Sailaren idazkia irakurri zuten. Idazki horrekin batera hainat egitasmoren Deialdiaren oinarriak jakinarazten ziren: Obra eta Zerbitzu egitasmoa, Inbertsioetarako Egitasmo Berezia eta Lurrazpiko Kanalerapenetako Egitasmo Berezia. Guztiak 2008. urteari dagozkio. Bertaratuak jankinaren gainean geratu ziren. Laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 9an bukatuko da. Udalerriko 6.- ADMINISTRAZIO BATZARREI EGINDAKO EMARIAK.Administrazio Batzarrei 2007rako aurreikusitako kopurua ematea erabaki zen, indarreko gastu-aurrekontuan jazota dagoen bezala. Zenbatekoa 45.100,00 eurokoa da. Administrazio Batzar bakoitzak 3.005,00 euroko zenbateko finkoa jasoko du, eta gainontzekoa bakoitzaren bizilagun kopuruaren arabera banatuko da, bizilagun bakoitzeko 21,19 euro emanez. 7.- HIRUGARREN MUNDUARI EMANDAKO LAGUNTZA.EUSKAL FONDOAK (Donostian helbideratua) Udalak laguntza ekonomikoa eskaini ahal izateko proiektuak jakinarazi ditu. Gogora dezagun garatzeko bidean ari diren herrialdeetako priiektuei buruz ari garela. Ildo honetan, bertaratuek aho bateko ondoko erabakia hartu zuten: 2007ko aurrekontu-emaria “Someton (Nikaragua) 3,8 kilometroko harri-zola jartzeko proiektuari eskainiko zaio, 2. Faseari dagokionez”. Gaurko datan ikus dezakegun kreditu erabilgarria 2.770,00 eurokoa da, 313.490.000 aurrekontu-aplikazioa. 8.- 2008RAKO AURREKONTU NAGUSIA.- 2008ko ekitaldirako burutu beharreko Aurrekontu Nagusiaren zirriborroa eztabaidatu eta onartzea mahai gainean utzi zen, beste bilkuraren batean jorratu ahal izateko. Aurrekontuan sartu beharreko Inbertsioak eta Transferentziak izeneko atala, baita partida berriak (sarrerak nahiz gastuak) sortzea ere, kasu bakoitzean Osoko Bilkurak erabakitzen duenaren menpean geratuko da, proposamenik aurkeztekotan betiere. 9.- ARAU SUBSIDIARIOEN SEIGARREN ALDAKETA.Udal Arau Subsidiarioen aldaketa egiteko espedienteari nahitaezko ingurugiro-eragin ikerketa gaineratu zaio, uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez. Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza eta Arkitektura Sailaren argibideei jarraituz bertaratuek aho bateko ondoko erabakia hartu zuten: Lehenik: Udal Arau Subsidiarioen Seigarren Aldaketa behin-behinean onartuko da. Gogora dezagun aldaketak adierazitako proiektu teknikoa Javier Lizaso López de Aberasturi Arkitektoak egina dela, Udaleko hirigintza teknikarien — Elena Martínez Litago eta Susana Martínez Argómaniz— laguntzarekin. Hona hemen aldaketaren helburua: 5 - Birgaitze edo berritze lanetan, eraikigarritasuna handitu nahirik, etxebizitza bakoitzeko birgaitutako 150 m2ko parametroa eta partzela bakoitzeko gehienez 4 etxebizitza egin ahal izateko parametroa ezabatuko dira. - Hiribarruetan jadanik zeuden partzelei dagokienez, eraikitzeko gai izateko 300 m2ko minimoa ezabatuko da. 1. industrialdeko 54. partzelaren erabilera aldatuko da eta hemendik aurrera egoitza-erabilera izango du. - - I. industrialdeko 51. partzelak kalifikazio berria izanen du, komunitatearen ekipamendurako alor bete gabea izango baita. - 2 .industrialdeko 1175. partzela beste era batera kalifikatuko da, hain zuzen ere jabetza eta erabilera publikorako espazio berde eta askea izango da. - 1. industrialdeko 345. lursaila komunitatearen ekipamendutzat sailkatuko da. - 2. industrialdeko 193-d azpipartzelak beste sailkapen bat izango du, hau da, industriarako hiri zorua izango da. - 2. industrialdeko 112. lursaila Maeztuko U.E.12an sartuko da. - Apinanizeko U.E. 1 delakoa desegingo da, bidearen zabalera handituz eta partzelak ekintza zuzen sistema baten baitan sartuz. Ekintza zuzen sistema horrek partzelaren itxieraren urbanizazioa SUR 4 delakoaren gainerako guztian bezala sartu du. - 3. industrialdeko 251. lursaila (SUR 4an, 3000 m2) Azatzetan sartuko da eta 6. industrialdeko 273. lursaila eta 6. industrialdeko 566. lursaila Sabandon sartuko dira. - Ibisateko 5. industrialdeko 111. lursaileko 37,48 m2ko kalifikazioa aldatuko da, baita partzelatik eta industrialdetik hurbil dagoen sistema lokalaren 37,85 m2ko kalifikazioa ere. Bigarrena: Hirigintza-agiriari erantsita geratuko den Ingurune Eragin Azterketa Bateratua onartuta geratuko da, baita Arabako Foru Aldundiko Biodibertsitate eta Ingurugiro Zerbitzuak egindako Aldez Aurreko Txostena ere. Hirugarrena: Arau Subsidiarioen Behin Behineko Aldaketaren espediente osoa, zeinaren baitan Ingurune Eragin Azterketa Bateratua txertatzen den, beste dokumentazioarekin batera, informazio publikoan zabalduko da Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, baita lurraldean zabalkunderik handienetakoa duen egunkari batean ipinita ere. Iragarkiak azken argitalpenetik hasi eta hilabeteko epean mantenduko dira, interesatu edota kaltetu guztiek nahi adina alegazio eta erreklamazio azal dezaten. Laugarrena: Zoru eta Hirigintzako Legearen 85. artikuluarekin bat eginez, behin-behineko onarpen-erabakiak gehienez urte biko etendura zehazten du Behin- 6 Behineko onarpenak kaltetutako arloen edozein onarpeni, baimeni edo lizentziari, betiere aurreikusitako erabaki edo zehazpen berriek indarreko hirigintza-erregimenaren edonolako aldaketarik ekarriz gero. Etenduraren eraginak epea bukatutakoan bertan behera geratuko dira, eta Arau Subsidiarioak Behin Betiko onartzen direnean ere bai. 10.- ESKARIAK.10.1 – SUTEA.- Ondoren Añanako Udalak bidalitako idazkia irakurri zen. Izan ere, udalerri hartan sute batek F. de L. Sendiaren zenbait eraikin eta nekazaritza-lanabes erabat suntsitu zituen. Horregatik Osoko Bilkurak 300,00 euroko laguntza ematea erabaki zuen. 10.2 – HIRIGINTZA ARAU-HAUSTEA ETA LUR PUBLIKOAREN APROBETXAMENDUA.- Duela gutxi bidali zen urriaren 31ko 87/2007 AlkatetzaEbazpenari erantzunez, R. J. de A. delakoak laburpen-idazki bat azaldu berri du, erabilera eta jabetza publikorako lur zati baten okupazioari eta bertan eginiko obrei dagokiena. Bertaratuak jakinaren gainean geratu ziren. Legediaren aurkako moduko hirigintza arau-haustea denez, interesatuak azaldutako alegazioak ez ziren kontuan hartu eta horren ondorioz bere garaian hasitako espedientearekin aurrera jarraitzea erabaki zen, interesatuak jarri zituen itxitura, hesia eta atea bota ditzan eta lurra hasierako moduan utz dezan. 10.3 – LAMINORIAKO HARROBIAK.- Bertaratuek J. E. R. delakoak (Gasteizen helbideratua eta hango bizilaguna) “E. E. S.A.” Merkataritza-Elkartearen izenean aurkeztu zuen idazkiaren berri izan zuten. Idazkiak azaroaren 20ko 1.355 sarrera-zenbakia izan zuen. Idazkiaren bidez zenbait eskakizun egiten zitzaion Udalari: 1. Urriaren 31ko 86/2007 Alkatetza-Dekretuan egiten zen eskaera beteta dagoela uste dugu; izan ere, data hartan gure esku zegoen dokumentazio guztia eskatzen zitzaigun eta idazki honekin batera dokumentazio hori bidaltzen dugu. 2. Hasiera batean gainontzeko dokumentazioa aurkezteko eman zitzaigun epea gutxienez sei hilabeteko epera arte handitu nahi dugu. Hau guztia administrazioekintzetan azaldu behar den eraginkortasun printzipioaren alde izango da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 3-1 artikuluan eskaini bezala. Udal 12.- BEROKUNTZA GALDAREN GELEN MANTENTZE LANAK.eraikin guztietako berokuntza eta ur bero ekipo osoen mantentze-lanak eta ardura lehiaketa bidez eta prozedura negoziatu baten bitartez esleitu nahirik, zenbait profesionali aurrekontuak eskatu zitzaizkien. Behin aurrekontuak jasotakoan, honako erabakia hartu zen: Agertu diren eskaintza bietako bat — nahiz eta bost eskatu ziren — aukeratu aurretik, aurrekontuak Arkitekto Tekniko-Aparejadoreari emango zaizkio beraz aztertu eta txostena eman dezan. ESKAINTZA EKONOMIKOA B. R. P. k urteko 5.300,04 euroko prezioan zerbitzu osoa emateko hitza eman du, %16ko BEZa barne. J. L. A. E.k, bestetik, urteko 5.882,40 euroko prezioa eskaini du, % 16ko BEZa ere barne, urteroko begiratua eta guzti. 7 13.- ZENBAIT GAI.13.1 – JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA.- Jarduera Ekonokoen gaineko Zergan azaldutako ondoko BAJA onartu zen: ¾ M. P.- Jarduera: Eraikinen eraikuntza, konponketak eta kontserbazioa. Epigrafea: 501,1. 13.2 – LIBURUTEGIA.- Liburutegiko fondoak berritzeko zenbait liburu erostea erabaki zen. Erosketa egiteko orduan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 2007ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez erregulatu zituen subentzioez baliatuko da. Erosketaren zenbatekoa finantzatzeko orduan gutxienez aipatutako administrazio-bide horretatik etor litekeen laguntzaren 2/3 adinako kopurua jarriko da. 13.3 – LOTERIA.- Gabonetako loteria erostea eta Udalerriko etxebizitza bete bakoitzeko partaidetza bat banatzea erabaki zuten. Banaketa egiteko orduan etxebizitzan bizi diren pertsonetako bat (gutxienez) Udalerrian eta etxe horretan erroldatua izan behar da, bestela ez baitu loteria partaidetzarik jasoko. 13.4 – FUTBOL ZELAIKO ITXITURA.- Maeztuko Futbol Taldeko ordezkariei Futbol Zelaiko perimetroan jarri gura den itxitura ikuskatzeko baimena eman zitzaien. Itxitura hori Cierres Metálicos Soto Salcedo, S.L.k aurkeztu zuen aurrekontuari helduta burutuko da. Gogora dezagun aurrekonturen zenbatekoa 5.782,83 eurokoa dela, %16ko BEZa barne. 14.- GALDE-ESKEAK.- Javier Acha Morrás Zinegotziak joan den osoko bilkuran egin zituen galderen erantzunak eskatu zizkion Alkate Jaunari, eta aktan hala jazota geratzea gura izan zuen. Hona hemen Acha Jaunak orduko hartan egin zituen galdera haiek: ¾ ¾ ¾ ¾ ¾ Ugatzaren gaineko ikerketa dela eta, zertarako egin zen ikerketa hori?. Nola dago gaur egun parke eolikoen gaia?. PICA delakoa. Mendialdeko euskal toponimiaren ikerketa (Arraia-Maeztu). Euskararen txokoa ERANTZUNA.- Ondoren Alkate Jaunak Alderdi Popularreko Zinegotziak egindako galdera guztiak erantzun zituen. Lehendabizikoa.- Arabako Foru Aldundiak “Ugatza” izeneko hegaztiaren kudeaketa-egitasmoa onartu zuen maiatzaren 19ko 434/2.006 Foru Aginduaren bitartez. Horren ondoren hala Arraia-Maeztuko Udalak nola Harana Udalerriko Udalak errekurtsoa jarri zuten, interesa zuten Administrazio Batzarren adostasunarekin. Udal biek eskualdeko interes orokorren aurkako ebazpentzat jo zuten egitasmo hura, eta horrexegatik Aldundiak ikerketa egitea enkargatu zuen. Bigarrena.- Une hauetan Gobernuak adierazi duena besterik ez dakigu, hau da, PTS deritzona onartuta dagoela eta aurrera doala. Hirugarrena.- Aldundiarekin hitz egin dugu eta haien esanetan gaia ez ei dago guztiz itxita, hots, Arabako Errepide Plan Integrala onartu barik dago eta kontu horretan lanean jarraitzen ari dira. 8 Laugarrena.- Aldundiaren Kultura Sailari gure Udalerriko euskal toponimoen ikerketa bat egitea proposatu zaio, laguntzak eta subentzioak jaso nahirik. Bosgarrena.- Gaur egun Udaleko “web” orrialdean jadanik kontu horretan lan egiten eta informazioa eskaintzen ari da. Edozelan ere, hau guztia hobetzen saiatuko dira, ahal den neurrian behinik behin. -------------------------------------------------Beste aldetik “Arratiandi Kultur Elkartea” elkarteko ordezkari batzuek idazki bat azaldu zuten bilera bukatzear zegoela. Idazki horren bitartez Udalak 2008ko urtarrilaren 13an ATAURIKO BIGARREN HERRI LASTERKETA KROSSA burutzeko laguntza ekonomikoa ematea eskatu zuten. Gogora dezagun lasterketaren bigarren edizioa dela, eta joan den urtean oso partaidetza eta emaitza ona izan zuela. Dirua ematea ala ez ematea momentuz erabaki barik geratu zen, hurrengo bileran erabakitzearen zain. -------------------------------------------------Ondoren Maeztuko Aukera Candidatura Independiente Taldeko Francisco José Fernández de Mendiola Fernández Zinegotziak (bere taldearen bozeramailea den aldetik) bi galdera idatziz aurketu zituen: 1. GALDERA – INTEMAREN LURRA ITZULTZEA Udalbatzak 2004ko apirilaren 13an egin zuen osoko bilkuran Maeztuko Aukera Candidatura Independiente Taldeak mozio bat aurkeztu zuen eta mozio horren ondorioz Intema enpresari 2004ko abenduaren 31ra arteko epea ematea erabaki zen, eraikuntza proiektu bat aurkez zezan eta Tellazargo Industrialdeko 4.528 m2ko lursail baten salmenta-agirian azaldutako baldintzak bete zitzan. Izan ere artean enpresa horrek lursailean ez zuen ia deus ere egin, eta salmenta osteko hamar urteak bukatzear zeuden. Hamar urteak igaro ondoren Udalak partzelari buruzko eskubide guztiak galtzen zituen. Erabaki hartan beste zerbait ere gaineratzen zen, hain zuzen ere Intemak 2004ko abenduaren 31ra arte inolako eraikuntza-proiekturik aurkeztu ezean ArraiaMaeztuko Udalak lursaila berreskuratzeko espedienteari hasiera emango ziola, Enpresak bere garaian onartu zituen betekizunak bete ez izanagatik. Epeak bukatu ziren eta enpresak ez zuen eraikuntza-proiekturik aurkeztu; beraz, Arraia-Maeztu Udalak bere sasoian Intemari saldu zion 4.528 m2ko lursaila bereganatzeko izapide guztiei hasiera eman zien. Partzela berreskuratzeko 3 urte beteko diren une honetan, Maeztuko Aukerak zerbait galdetu nahi du: Nola doa Intemari garai batean saldu zitzaion 4.528 m2ko lursaila berreskuratzeko espedientearen kontua? Udalak ez al zezakeen besterik egin izapide guztiak bizkorrago burutzeko? 2. GALDERA – BIDEEN NEGUKO EGOERA 9 Joan den irailaren 10eko Osoko Bilkuran Maeztuko Aukera Candidatura Independiente Taldeak neguko bide-egoerari buruzko eske bat azaldu zuen. Eske hartan bide bazterretako elur multzoek hainbat herritako sarbideetan sortzen dituzten arazoak plazaratzen ziren, eta horrez gain Arraia-Maeztuko Udalari gatz kopuru nahikoa biltzeko eskatzen zitzaion, Administrazio Batzarrek haien herrietan gatza bota nahi izatekotan gatz hori hartzeko leku bat izateko. Gatz kontua dela eta, Maeztuko Aukerak galdera bat egin gura du: Aurtengo negurako gatz nahikoa bildu al da? Administrazio Batzarrek gatza non eskura dezakete? ERANTZUNA.- Alkateak Maeztuko Aukera Candidatura Independiente Taldeko bozeramaileak eginiko galderak erantzun zituen. Lehenengoa.- Aipatutako kasua Arabako Foru Aldundiko Luis Sáez de Santamaría abokatu-aholkulariak ikertu izan du. Gauzak horrela, abokatuari bere garaian Internacional Elaborados de Maestu, S.L. (INTEMA) delakoari saldu zitzaion 4.528 m2ko lursaila berreskuratzeko espedientearen izapidetzea zelan doan galdetuko zaio. Bigarrena.- Dagoeneko 1.000 kilo gatz eskatu dira neguari begira. -------------------------------------------------Azkenik Javier Acha Morrás Zinegotziak zenbait proposamen eta iradokizun idatziz aurkeztu zituen: o Echaveren enpresari mea-lanetan erabiltzen dituen industriaibilgailuak gure Udalean alta emateko eskatzea. o Mendietako goialdean telefonia mugikorreko errepikatzaile bat eskatzea: Erroitegi, Erroeta, Sabando, Musitu... o Administrazio Batzar bakoitzari lau urtetan behin ematen zaion obrapartidari dagokionez: 1. Zergatik ez da urte bakoitzean Batzar bakoitzari dagokion neurrian banatzen, lau urterik behin eman beharrean? 2. pobe litzateke Partida hori Administrazio Batzar bakoitzak egokitzat jotzen dituen zereginetan gastatzea, obretan nahitaez gastatzeko beharra izan gabe. Maeztun (Araba), 2008ko urtarrilaren 3an.
Documentos relacionados
1994-12-30 - Euskaltzaindia
i 1 horra. Ez omen du beste kezkarik, Juan Cruz Alli lehendakariak ez baitu gehiegi estimatu aspaldi honetan. Aste honetan jakin da maiatzean izango diren hauteskundeetan lehendakari posturako lehi...
Leia mais