2007ko Abenduaren 3ko akta (pdf dokumentua)

Transcrição

2007ko Abenduaren 3ko akta (pdf dokumentua)
1
2007KO ABENDUAREN 3AN IZANDAKO OHIKO BILERAREN AKTA
BERTARATUAK
ALKATE JAUNA
Ángel Marcos Pérez de Arrilucea Pérez de Leceta Jauna.
ZINEGOTZIAK
Julia López de Juan Abad Beltrán de Salazar Andrea.
Anartz Gorrotxategi Elorriaga Jauna.
Francisco José Fernández de Mendiola Fernández Jauna.
María Angeles Ibisate Lander Andrea.
Francisco Javier Acha Morrás Jauna.
Nekane Eguia Iglesias Andrea ez zen bertan izan eta aldez aurretik desenkusatu
zen.
IDAZKARIA: Lucinio Gómez de Segura Marquínez Jauna.
Maeztun, bi mila eta zazpiko abenduaren hiruan.
Arratsaldeko zortzietan goialdean aipaturiko zinegotziak bildu ziren Maeztuko
Udalbatza Aretoan, Angel Marcos Pérez de Arrilucea Pérez de Leceta Alkate Jaunaren
Lehendakaritzarekin.
Behin bilera hasita, bertaratuek jorratu beharreko gaien azterketari eta
eztabaidari ekin zieten eta ondoko erabakiak hartu zituzten:
ERABAKIAK
1.- AURREKO BILKURA BIEN AKTAK ONARTZEA.- Bertaratuek azaroaren
5ean eta 14an izandako bilkuren aktak onartu zituzten, baita sinatu ere.
Alkate-Presidenteak, bere taldearen izenean, joan den abenduaren 1ean ETAk
Capbretonen burututako atentatua gaitzestea proposatu zuen, aktan hala jasota gera
dadin. Aldi berean biktimen senitarteei elkartasun osoa adierazi zitzaien.
Gainontzeko zinegotziek salaketa onartu zuten, María Ángeles Ibísatek izan
ezik; azken honen iritziz, sarri askotan gertatu ohi diren heriotza tragikoak eta bortitzak
2
gaitzetsi beharko lirateke, adibidez langileen ezbeharrak, tratu txarrak jasandako
emakumeen heriotzak, eta abar.
2.- ALKATETZA-DEKRETUAK.- Toki Erakundeen Antolamendu, Funtzionamendu
eta Lege-Araudiaren 42. artikuluan ezarritakoa betez, eta Toki Araubidearen Oinarrien
apirilaren 2ko 7/1985 Lege Erregulatzailearen 22.2. a) artikuluan aurreikusitako
xedeetarako, Alkate Jaunak ondoko Erabakien berri eman zien Udalbatzako kideei:
¾
88, 89, 90, 91, 92 eta 93/2.007. Alkatetza-dekretuak
3.- ORDENANTZAK BEHIN BETIKO ONARTZEA.- Jaiotzak eta erroldatzeak
sustatzeko Diru-laguntzen Ordenantza Arautzailea jendaurrean zabaltzeko epea amaitu
denez (2007ko urriaren 24ko ALHAO alea, 125. zenbakia), eta aurkako erreklamaziorik
edo oharrik agertu ez denez, bertaratuek aho batez Ordenantza onartu zuten.
Azpialdean Ordenantzaren testu osoa dago. Kontuan hartu behar da urriaren
1eko bileran onartutako testuaren aldean zenbait aldaketa xehe sartu izan direla,
garrantzi gutxikoak badira ere.
JAIOTZAK ETA ERROLDATZEAK SUSTATZEKO
SUBENTZIOEN ORDENANTZA ARAUTZAILEA
1. Artikulua HELBURUA
Ordenantza honen helburua ARRAIA-MAEZTUKO Udalerrian jaiotzak
sustatzeko diru-laguntzak emateko erregimen juridikoa eta baldintzak arautzea da.
2. Artikulua ONURADUNAK
Udalerrian benetan bizi diren eta bertan helbideratu diren gurasoek
laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, baldin eta umea erditu baino 12 hilabete
lehenago bietako bat jadanik bertan bizi bazen.
3. Artikulua JAIOTZA
Jaiotza bakoitzak dagokion subentzioa jaso ahal izango du.
Erditze anitzak izanez gero, erditze bakoitzari dagokion zenbatekoa
emango zaio.
Ume bat adoptatu eta Ordenantzaren laguntza jaso gura izatekotan,
adopzioa egiteko epea umeak bi urte bete artekoa izango da. Umeak bi urte bete ostean
adoptatzekotan, gurasoek ez dute laguntzarik jasoko.
Artikulua ERROLDATZEA
Ordenantza honek biltzen dituen subentzioak jasotzeko nahitaezko
baldintza da gurasoetako bat Udalerrian erroldatua izatea eta benetan bertan bizitzea,
gutxienez 12 hilabete lehenago.
Halaber umea (edo umeak) erditzeko unean erroldatutzat eta bertan bizi
den herritartzat azaldu beharko da.
5. Artikulua ZENBATEKOA
Diru-laguntzaren zenbatekoa honakoa da:
¾ Jaiotako ume bakoitzeko laguntzak ……………..
Euro.
2.000
3
Laguntzak ondoko moduan banatuko dira:
¾ Erditze urtean ………….
1.000 Euro.
¾ Ondoko urtean gainerako 1000 euroak emango dira.
6. Artikulua BETEBEHAR EKONOMIKOAK BETETZEA.
Hala gurasoak nola jaioberriak, subentzioa ordaintzeko unean, Udaleko
Toki Ogasun kontuan betebehar guztiak beteta eta eguneratuta azalduko dira.
7. Artikulua SUBENTZIOA ORDAINTZEKO PROZEDURA.
Eskaerak Arraia-Maeztuko Udalean umea edo umeak jaiotako urtean
azaldu beharko dira.
Eskaera guraso biek idatzita izan behar da. Guraso bakarreko sendiak
izatekotan, jaioberriarekiko familia osatuko duen pertsona bakarrak idatz dezake.
Eskaerarekin batera umearen edo umeen jaiotza-ziurtagiria azalduko da.
Udaleko admnistrazio-zerbitzuek, espedientea bideratu bitartean, zenbait
punturen gaineko ziurtagiriak ofizialki sartuko dituzte:
a)
Gurasoen erroldatzea eta benetan bizitzearen ziurtagiria, baita
Udalean emandako alta-data ere.
b)
Umearen edo umeen erroldatzea eta benetan bizi direla
ziurtatzeko agiria.
d) Gurasoak eta jaioberriak ea Udalekiko zerga-betekizunak eta
administrazio-betebeharrak behar den moduan beteta dauden
ziurtatuko da, edozein arrazoi dela kausa toki ogasunarekiko
betekizunak burutu gabe izan ez daitezen.
Espedientea bukatutakoan beharrezko txosten guztiak aztertuko dira eta
ondoren Udalbatzak bere txostena jakinarazi beharko du.
Udalbatzaren osoko bilkurari dagokio, edota Alkateari (administraziodekretu bat dela bitarte) berari, subentzioa onartzea edo galaraztea. Onarpena emateko
orduan gurasoak eta umeak Udalarekiko edozein betekizuna egokiro beteta daudela
konproba daiteke, erabakia hartu aurretik. Era berean, ordainketa egin aurretik
Ordenantza honetan ezarritako baldintzak benetan beteko direla bermatzeko moduko
(edo ez) edozein egoera unean-unean aztertu ahal izango da, iruzurrik edo
gehiegikeriarik azal ez dadin.
8. Artikulua URRATZEAK.
Ordenantzaren baldintzak bete ezean subentzioaren bikoitza adinako
isuna ordaindu beharko da.
9. Artikulua ERREGIMEN JURIDIKOA.
Honako Ordenantzarako propio erregulatu gabeko gainerako gai
guztietan Toki Erakundeei aplika dakiekeen Administrazio-Prozedura Erregimenaren
Legedia eta Toki Erregimenaren Legedia aplikatuko dira.
Ordenantza hau bi mila eta zortziko urtarrilaren batean indarrean
hasiko da, eta ezelako aldaketarik gertatu arte edo bertan behera utzi arte indarrean
jarraituko du.
4.- LONJAK ALOKATZEA.- Ondoren Udalak Maeztuko Herreria kaleko 9.
zenbakian (behea-erdi sotoa) dituen hiru lonjak alokatzeko esleipenean jarraituko diren
4
Baldintza Ekonomiko Administratiboak eta Agindu Espezifikoak onartu ziren.
Prozedura irekiaren bitartez egingo da.
Aurreko guztiaren gaineko publizitatea eskainiko da, espedientea aztertzeko
interesa duten pertsonek jakin dezaten eta eskaintzak azal ditzaten, nahi izatekotan.
5.ALDUNDIAREN
OBRA
ETA
ZERBITZUETARAKO
2008KO
EGITASMOA.- Bertaratuek Arabako Foru Aldundiaren Toki Administrazio eta
Lurralde Oreka Sailaren idazkia irakurri zuten. Idazki horrekin batera hainat
egitasmoren Deialdiaren oinarriak jakinarazten ziren: Obra eta Zerbitzu egitasmoa,
Inbertsioetarako Egitasmo Berezia eta Lurrazpiko Kanalerapenetako Egitasmo Berezia.
Guztiak 2008. urteari dagozkio. Bertaratuak jankinaren gainean geratu ziren.
Laguntzak jasotzeko eskaerak aurkezteko epea 2008ko urtarrilaren 9an bukatuko
da.
Udalerriko
6.- ADMINISTRAZIO BATZARREI EGINDAKO EMARIAK.Administrazio Batzarrei 2007rako aurreikusitako kopurua ematea erabaki zen, indarreko
gastu-aurrekontuan jazota dagoen bezala. Zenbatekoa 45.100,00 eurokoa da.
Administrazio Batzar bakoitzak 3.005,00 euroko zenbateko finkoa jasoko du, eta
gainontzekoa bakoitzaren bizilagun kopuruaren arabera banatuko da, bizilagun
bakoitzeko 21,19 euro emanez.
7.- HIRUGARREN MUNDUARI EMANDAKO LAGUNTZA.EUSKAL
FONDOAK (Donostian helbideratua) Udalak laguntza ekonomikoa eskaini ahal izateko
proiektuak jakinarazi ditu. Gogora dezagun garatzeko bidean ari diren herrialdeetako
priiektuei buruz ari garela. Ildo honetan, bertaratuek aho bateko ondoko erabakia hartu
zuten:
2007ko aurrekontu-emaria “Someton (Nikaragua) 3,8 kilometroko harri-zola
jartzeko proiektuari eskainiko zaio, 2. Faseari dagokionez”.
Gaurko datan ikus dezakegun kreditu erabilgarria 2.770,00 eurokoa da,
313.490.000 aurrekontu-aplikazioa.
8.- 2008RAKO AURREKONTU NAGUSIA.- 2008ko ekitaldirako burutu beharreko
Aurrekontu Nagusiaren zirriborroa eztabaidatu eta onartzea mahai gainean utzi zen,
beste bilkuraren batean jorratu ahal izateko.
Aurrekontuan sartu beharreko Inbertsioak eta Transferentziak izeneko atala,
baita partida berriak (sarrerak nahiz gastuak) sortzea ere, kasu bakoitzean Osoko
Bilkurak erabakitzen duenaren menpean geratuko da, proposamenik aurkeztekotan
betiere.
9.- ARAU SUBSIDIARIOEN SEIGARREN ALDAKETA.Udal Arau
Subsidiarioen aldaketa egiteko espedienteari nahitaezko ingurugiro-eragin ikerketa
gaineratu zaio, uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoa betez.
Arabako Foru Aldundiaren Hirigintza eta Arkitektura Sailaren argibideei jarraituz
bertaratuek aho bateko ondoko erabakia hartu zuten:
Lehenik:
Udal Arau Subsidiarioen Seigarren Aldaketa behin-behinean
onartuko da. Gogora dezagun aldaketak adierazitako proiektu teknikoa Javier Lizaso
López de Aberasturi Arkitektoak egina dela, Udaleko hirigintza teknikarien — Elena
Martínez Litago eta Susana Martínez Argómaniz— laguntzarekin. Hona hemen
aldaketaren helburua:
5
-
Birgaitze edo berritze lanetan, eraikigarritasuna handitu nahirik, etxebizitza
bakoitzeko birgaitutako 150 m2ko parametroa eta partzela bakoitzeko
gehienez 4 etxebizitza egin ahal izateko parametroa ezabatuko dira.
-
Hiribarruetan jadanik zeuden partzelei dagokienez, eraikitzeko gai izateko
300 m2ko minimoa ezabatuko da.
1. industrialdeko 54. partzelaren erabilera aldatuko da eta hemendik
aurrera egoitza-erabilera izango du.
-
-
I. industrialdeko 51. partzelak kalifikazio berria izanen du, komunitatearen
ekipamendurako alor bete gabea izango baita.
-
2 .industrialdeko 1175. partzela beste era batera kalifikatuko da, hain zuzen
ere jabetza eta erabilera publikorako espazio berde eta askea izango da.
-
1. industrialdeko 345. lursaila komunitatearen ekipamendutzat sailkatuko
da.
-
2. industrialdeko 193-d azpipartzelak beste sailkapen bat izango du, hau da,
industriarako hiri zorua izango da.
-
2. industrialdeko 112. lursaila Maeztuko U.E.12an sartuko da.
-
Apinanizeko U.E. 1 delakoa desegingo da, bidearen zabalera handituz eta
partzelak ekintza zuzen sistema baten baitan sartuz. Ekintza zuzen sistema
horrek partzelaren itxieraren urbanizazioa SUR 4 delakoaren gainerako
guztian bezala sartu du.
-
3. industrialdeko 251. lursaila (SUR 4an, 3000 m2) Azatzetan sartuko da eta
6. industrialdeko 273. lursaila eta 6. industrialdeko 566. lursaila Sabandon
sartuko dira.
-
Ibisateko 5. industrialdeko 111. lursaileko 37,48 m2ko kalifikazioa aldatuko
da, baita partzelatik eta industrialdetik hurbil dagoen sistema lokalaren
37,85 m2ko kalifikazioa ere.
Bigarrena: Hirigintza-agiriari erantsita geratuko den Ingurune Eragin Azterketa
Bateratua onartuta geratuko da, baita Arabako Foru Aldundiko Biodibertsitate eta
Ingurugiro Zerbitzuak egindako Aldez Aurreko Txostena ere.
Hirugarrena: Arau Subsidiarioen Behin Behineko Aldaketaren espediente osoa,
zeinaren baitan Ingurune Eragin Azterketa Bateratua txertatzen den, beste
dokumentazioarekin batera, informazio publikoan zabalduko da Arabako Lurralde
Historikoaren Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita, baita lurraldean zabalkunderik
handienetakoa duen egunkari batean ipinita ere. Iragarkiak azken argitalpenetik hasi eta
hilabeteko epean mantenduko dira, interesatu edota kaltetu guztiek nahi adina alegazio
eta erreklamazio azal dezaten.
Laugarrena: Zoru eta Hirigintzako Legearen 85. artikuluarekin bat eginez,
behin-behineko onarpen-erabakiak gehienez urte biko etendura zehazten du Behin-
6
Behineko onarpenak kaltetutako arloen edozein onarpeni, baimeni edo lizentziari,
betiere aurreikusitako erabaki edo zehazpen berriek indarreko hirigintza-erregimenaren
edonolako aldaketarik ekarriz gero. Etenduraren eraginak epea bukatutakoan bertan
behera geratuko dira, eta Arau Subsidiarioak Behin Betiko onartzen direnean ere bai.
10.- ESKARIAK.10.1 – SUTEA.- Ondoren Añanako Udalak bidalitako idazkia irakurri zen. Izan
ere, udalerri hartan sute batek F. de L. Sendiaren zenbait eraikin eta nekazaritza-lanabes
erabat suntsitu zituen. Horregatik Osoko Bilkurak 300,00 euroko laguntza ematea
erabaki zuen.
10.2 – HIRIGINTZA ARAU-HAUSTEA ETA LUR PUBLIKOAREN
APROBETXAMENDUA.- Duela gutxi bidali zen urriaren 31ko 87/2007 AlkatetzaEbazpenari erantzunez, R. J. de A. delakoak laburpen-idazki bat azaldu berri du,
erabilera eta jabetza publikorako lur zati baten okupazioari eta bertan eginiko obrei
dagokiena. Bertaratuak jakinaren gainean geratu ziren.
Legediaren aurkako moduko hirigintza arau-haustea denez, interesatuak
azaldutako alegazioak ez ziren kontuan hartu eta horren ondorioz bere garaian hasitako
espedientearekin aurrera jarraitzea erabaki zen, interesatuak jarri zituen itxitura, hesia
eta atea bota ditzan eta lurra hasierako moduan utz dezan.
10.3 – LAMINORIAKO HARROBIAK.- Bertaratuek J. E. R. delakoak
(Gasteizen helbideratua eta hango bizilaguna) “E. E. S.A.” Merkataritza-Elkartearen
izenean aurkeztu zuen idazkiaren berri izan zuten. Idazkiak azaroaren 20ko 1.355
sarrera-zenbakia izan zuen. Idazkiaren bidez zenbait eskakizun egiten zitzaion Udalari:
1. Urriaren 31ko 86/2007 Alkatetza-Dekretuan egiten zen eskaera beteta
dagoela uste dugu; izan ere, data hartan gure esku zegoen dokumentazio guztia
eskatzen zitzaigun eta idazki honekin batera dokumentazio hori bidaltzen dugu.
2. Hasiera batean gainontzeko dokumentazioa aurkezteko eman zitzaigun
epea gutxienez sei hilabeteko epera arte handitu nahi dugu. Hau guztia administrazioekintzetan azaldu behar den eraginkortasun printzipioaren alde izango da, azaroaren
26ko 30/1992 Legearen 3-1 artikuluan eskaini bezala.
Udal
12.- BEROKUNTZA GALDAREN GELEN MANTENTZE LANAK.eraikin guztietako berokuntza eta ur bero ekipo osoen mantentze-lanak eta ardura
lehiaketa bidez eta prozedura negoziatu baten bitartez esleitu nahirik, zenbait
profesionali aurrekontuak eskatu zitzaizkien. Behin aurrekontuak jasotakoan, honako
erabakia hartu zen:
Agertu diren eskaintza bietako bat — nahiz eta bost eskatu ziren — aukeratu
aurretik, aurrekontuak Arkitekto Tekniko-Aparejadoreari emango zaizkio beraz aztertu
eta txostena eman dezan.
ESKAINTZA EKONOMIKOA
B. R. P. k urteko 5.300,04 euroko prezioan zerbitzu osoa emateko hitza
eman du, %16ko BEZa barne.
J. L. A. E.k, bestetik, urteko 5.882,40 euroko prezioa eskaini du, % 16ko
BEZa ere barne, urteroko begiratua eta guzti.
7
13.- ZENBAIT GAI.13.1 – JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA.- Jarduera
Ekonokoen gaineko Zergan azaldutako ondoko BAJA onartu zen:
¾ M. P.- Jarduera: Eraikinen eraikuntza, konponketak eta kontserbazioa.
Epigrafea: 501,1.
13.2 – LIBURUTEGIA.- Liburutegiko fondoak berritzeko zenbait liburu
erostea erabaki zen. Erosketa egiteko orduan Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak
2007ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez erregulatu zituen subentzioez baliatuko da.
Erosketaren zenbatekoa finantzatzeko orduan gutxienez aipatutako administrazio-bide
horretatik etor litekeen laguntzaren 2/3 adinako kopurua jarriko da.
13.3 – LOTERIA.- Gabonetako loteria erostea eta Udalerriko etxebizitza bete
bakoitzeko partaidetza bat banatzea erabaki zuten. Banaketa egiteko orduan etxebizitzan
bizi diren pertsonetako bat (gutxienez) Udalerrian eta etxe horretan erroldatua izan
behar da, bestela ez baitu loteria partaidetzarik jasoko.
13.4 – FUTBOL ZELAIKO ITXITURA.- Maeztuko Futbol Taldeko
ordezkariei Futbol Zelaiko perimetroan jarri gura den itxitura ikuskatzeko baimena
eman zitzaien. Itxitura hori Cierres Metálicos Soto Salcedo, S.L.k aurkeztu zuen
aurrekontuari helduta burutuko da. Gogora dezagun aurrekonturen zenbatekoa 5.782,83
eurokoa dela, %16ko BEZa barne.
14.- GALDE-ESKEAK.- Javier Acha Morrás Zinegotziak joan den osoko bilkuran
egin zituen galderen erantzunak eskatu zizkion Alkate Jaunari, eta aktan hala jazota
geratzea gura izan zuen. Hona hemen Acha Jaunak orduko hartan egin zituen galdera
haiek:
¾
¾
¾
¾
¾
Ugatzaren gaineko ikerketa dela eta, zertarako egin zen ikerketa hori?.
Nola dago gaur egun parke eolikoen gaia?.
PICA delakoa.
Mendialdeko euskal toponimiaren ikerketa (Arraia-Maeztu).
Euskararen txokoa
ERANTZUNA.- Ondoren Alkate Jaunak Alderdi Popularreko Zinegotziak
egindako galdera guztiak erantzun zituen.
Lehendabizikoa.- Arabako Foru Aldundiak “Ugatza” izeneko hegaztiaren
kudeaketa-egitasmoa onartu zuen maiatzaren 19ko 434/2.006 Foru Aginduaren bitartez.
Horren ondoren hala Arraia-Maeztuko Udalak nola Harana Udalerriko Udalak
errekurtsoa jarri zuten, interesa zuten Administrazio Batzarren adostasunarekin. Udal
biek eskualdeko interes orokorren aurkako ebazpentzat jo zuten egitasmo hura, eta
horrexegatik Aldundiak ikerketa egitea enkargatu zuen.
Bigarrena.- Une hauetan Gobernuak adierazi duena besterik ez dakigu, hau da,
PTS deritzona onartuta dagoela eta aurrera doala.
Hirugarrena.- Aldundiarekin hitz egin dugu eta haien esanetan gaia ez ei dago
guztiz itxita, hots, Arabako Errepide Plan Integrala onartu barik dago eta kontu horretan
lanean jarraitzen ari dira.
8
Laugarrena.- Aldundiaren Kultura Sailari gure Udalerriko euskal toponimoen
ikerketa bat egitea proposatu zaio, laguntzak eta subentzioak jaso nahirik.
Bosgarrena.- Gaur egun Udaleko “web” orrialdean jadanik kontu horretan lan
egiten eta informazioa eskaintzen ari da. Edozelan ere, hau guztia hobetzen saiatuko dira,
ahal den neurrian behinik behin.
-------------------------------------------------Beste aldetik “Arratiandi Kultur Elkartea” elkarteko ordezkari batzuek idazki
bat azaldu zuten bilera bukatzear zegoela. Idazki horren bitartez Udalak 2008ko
urtarrilaren 13an ATAURIKO BIGARREN HERRI LASTERKETA KROSSA
burutzeko laguntza ekonomikoa ematea eskatu zuten. Gogora dezagun lasterketaren
bigarren edizioa dela, eta joan den urtean oso partaidetza eta emaitza ona izan zuela.
Dirua ematea ala ez ematea momentuz erabaki barik geratu zen, hurrengo
bileran erabakitzearen zain.
-------------------------------------------------Ondoren Maeztuko Aukera Candidatura Independiente Taldeko Francisco José
Fernández de Mendiola Fernández Zinegotziak (bere taldearen bozeramailea den
aldetik) bi galdera idatziz aurketu zituen:
1. GALDERA – INTEMAREN LURRA ITZULTZEA
Udalbatzak 2004ko apirilaren 13an egin zuen osoko bilkuran Maeztuko
Aukera Candidatura Independiente Taldeak mozio bat aurkeztu zuen eta mozio horren
ondorioz Intema enpresari 2004ko abenduaren 31ra arteko epea ematea erabaki zen,
eraikuntza proiektu bat aurkez zezan eta Tellazargo Industrialdeko 4.528 m2ko lursail
baten salmenta-agirian azaldutako baldintzak bete zitzan. Izan ere artean enpresa
horrek lursailean ez zuen ia deus ere egin, eta salmenta osteko hamar urteak bukatzear
zeuden. Hamar urteak igaro ondoren Udalak partzelari buruzko eskubide guztiak
galtzen zituen.
Erabaki hartan beste zerbait ere gaineratzen zen, hain zuzen ere Intemak
2004ko abenduaren 31ra arte inolako eraikuntza-proiekturik aurkeztu ezean ArraiaMaeztuko Udalak lursaila berreskuratzeko espedienteari hasiera emango ziola,
Enpresak bere garaian onartu zituen betekizunak bete ez izanagatik.
Epeak bukatu ziren eta enpresak ez zuen eraikuntza-proiekturik aurkeztu;
beraz, Arraia-Maeztu Udalak bere sasoian Intemari saldu zion 4.528 m2ko lursaila
bereganatzeko izapide guztiei hasiera eman zien.
Partzela berreskuratzeko 3 urte beteko diren une honetan, Maeztuko
Aukerak zerbait galdetu nahi du:
Nola doa Intemari garai batean saldu zitzaion 4.528 m2ko lursaila
berreskuratzeko espedientearen kontua?
Udalak ez al zezakeen besterik egin izapide guztiak bizkorrago
burutzeko?
2. GALDERA – BIDEEN NEGUKO EGOERA
9
Joan den irailaren 10eko Osoko Bilkuran Maeztuko Aukera Candidatura
Independiente Taldeak neguko bide-egoerari buruzko eske bat azaldu zuen. Eske
hartan bide bazterretako elur multzoek hainbat herritako sarbideetan sortzen dituzten
arazoak plazaratzen ziren, eta horrez gain Arraia-Maeztuko Udalari gatz kopuru
nahikoa biltzeko eskatzen zitzaion, Administrazio Batzarrek haien herrietan gatza bota
nahi izatekotan gatz hori hartzeko leku bat izateko.
Gatz kontua dela eta, Maeztuko Aukerak galdera bat egin gura du:
Aurtengo negurako gatz nahikoa bildu al da?
Administrazio Batzarrek gatza non eskura dezakete?
ERANTZUNA.- Alkateak Maeztuko Aukera Candidatura Independiente
Taldeko bozeramaileak eginiko galderak erantzun zituen.
Lehenengoa.- Aipatutako kasua Arabako Foru Aldundiko Luis Sáez de
Santamaría abokatu-aholkulariak ikertu izan du. Gauzak horrela, abokatuari bere
garaian Internacional Elaborados de Maestu, S.L. (INTEMA) delakoari saldu zitzaion
4.528 m2ko lursaila berreskuratzeko espedientearen izapidetzea zelan doan galdetuko
zaio.
Bigarrena.- Dagoeneko 1.000 kilo gatz eskatu dira neguari begira.
-------------------------------------------------Azkenik Javier Acha Morrás Zinegotziak zenbait proposamen eta iradokizun
idatziz aurkeztu zituen:
o Echaveren enpresari mea-lanetan erabiltzen dituen industriaibilgailuak gure Udalean alta emateko eskatzea.
o Mendietako goialdean telefonia mugikorreko errepikatzaile bat
eskatzea: Erroitegi, Erroeta, Sabando, Musitu...
o Administrazio Batzar bakoitzari lau urtetan behin ematen zaion obrapartidari dagokionez:
1. Zergatik ez da urte bakoitzean Batzar bakoitzari dagokion neurrian
banatzen, lau urterik behin eman beharrean?
2. pobe litzateke Partida hori Administrazio Batzar bakoitzak egokitzat
jotzen dituen zereginetan gastatzea, obretan nahitaez gastatzeko beharra izan gabe.
Maeztun (Araba), 2008ko urtarrilaren 3an.

Documentos relacionados

1994-12-30 - Euskaltzaindia

1994-12-30 - Euskaltzaindia i 1 horra. Ez omen du beste kezkarik, Juan Cruz Alli lehendakariak ez baitu gehiegi estimatu aspaldi honetan. Aste honetan jakin da maiatzean izango diren hauteskundeetan lehendakari posturako lehi...

Leia mais